Itzulpen automatikoari buruzko jardunaldia

Itzultzaile automatikoek gure langintzan duten eta izango duten eraginaz hitz egiteko jardunaldia antolatu du EIZIEk, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan. Lau orduko saioa izango da, eta bi komunikazio, mahai-inguru bat eta eztabaida irekirako tartea izango ditu.

Jardunaldia doakoa izango da, baina parte-hartzaileen kopurua mugatua da, eta derrigorrezkoa da izena ematea.

Helburuak

  • Informazioa jasotzea: euskarazko itzulpen automatikoa zertan den, hura erabiltzeak zer abantaila eta arazo ematen dituen, eta zer kezka sortzen dituen itzultzaile eta zuzentzaileon artean
  • Bazkideekin gogoeta egitea itzultzaile automatikoen erabileraren inguruan

Egitaraua

  • 16:00 Jardunaldiaren aurkezpena
  • 16:05 - 16:50 Itzultzaile automatikoen azken belaunaldia. Itziar Cortés eta Saroi Jauregi (Elhuyar Fundazioa)- Komunikazioa
  • 16:50 - 17:30 Itzulpen automatikoen erabilera itzulpen enpresetan. Toni Martinez (IMÉS Serveis lingüístics i editorials) - Komunikazioa (bideokonferentziaz)
  • 17:30 - 17:45 Atsedenaldia
  • 17:45 - 19:00 Itzulpen automatikoaren eragina lanbidean - Mahai-ingurua
  • 19:00 - 20:00 Eztabaida irekia
    • Moderatzailea: Bego Montorio

Noiz: 2020ko urtarrilaren 24an
Non: Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan
Ordu-kopurua: 4
Ordutegia: 16:00 - 20:00
Norentzat: Itzultzaile automatikoekiko interesa duten EIZIEkideentzat
Izena emateko epea: 2020ko urtarrilaren 10etik 21era