Aurkezpena

ItzulBaitaren aurkezpena

EIZIEk 20 urte bete dituen honetan, eta irailaren 30ean ospatu zen Itzulpengintzaren Munduko Egunaren abaroan, EIZIEren babesean garatzen ari den ItzulBaita (Euskal itzulpengintzaren Erreferentzia Zentroa) proiektua jendaurrera aurkezteko prentsaurrekoa antolatu zuten ItzulBaitak eta EIZIEk, horretarako laguntza eman duen Irungo Udalarekin batera.

IB irunen

Prentsaurrekoa Irungo Udaletxeko Areto Nagusian egin zen, 2007ko urriaren 2an, 12:00etan, eta Fernando San Martin Irungo Udaleko Kultura zinegotziak, Beatriz Zabalondo EIZIEko lehendakariak, Bego Montorio ItzulBaitako arduradunak eta Mila Garmendia ItzulBaitako kudeatzaileak proiektuaren ezaugarrien eta jardunen berri eman zuten bertan.