«Nola markatu zuzenketak PDF eta Word/Writer dokumentuetan» - 2019

«Nola markatu zuzenketak PDF eta Word/Writer dokumentuetan» ikastaroa antolatu zuen EIZIEk 2019ko martxoren 20an, Bilbon, Euskararen Etxean, Belen Pikabea irakaslearekin.

Donostian egiteko asmoa ere izan genuen, baina ez zen talderik osatu.

ZuzenketaPDFtan_2019.jpeg

Gaur egun, inork gutxik zuzentzen ditu testuak paperean. Normalean, posta elektronikoz jasotzen dugu zuzendu beharrekoa eta ordenagailuan egiten dugu lan. Formatu editagarrietan, zuzenean egin ditzakegu aldaketak, baina nola lan egin, adibidez, PDF fitxategietan? Zer tresna eskaintzen dizkigute PDFek zuzenketak egiteko? Nola erabiltzen dira? Nola ziurtatu gure zuzenketak ondo ulertuko direla?

Ikastaro honetan, PDFetako tresna horiek ezagutu eta haiek erabiltzen ikasi dugu batez ere. Zuzenketak nork ikusiko dituen, tresna batzuk edo besteak erabili beharko ditugu, edo tresnak era batera edo bestera erabili.

Osagarri gisa, formatu editagarri ohikoenetan (Microsoft Office-ko Word eta LibreOffice-ko Writer) aldaketen kontrola nola erabiltzen den ikasi dugu.

2019-02-26