Interpretazioaren hastapenak ikastaroa - 2005

Interpretazioaren nondik norakoen berri emateko ikastaroa antolatu genuen 2005 urteko udazkenean.

Honako hauek dira ikastaroaren helburuak:

• Interpretazioaren ikuspegi orokor bat ezagutaraztea
• Interpretazioren modalitate ezberdinak zertan oinarritzen diren deskribatu eta zein testuingurutan erabiltzen diren azaltzea.

Praktikarekin osatuko dira modalitate bakoitzari buruz ematen diren azalpenak.

Noiz: 2005eko urriaren 7an, 14an, 21ean eta 28an
Non: EHUko Filologia, Geografi- Historia Fakultatea (Gasteiz)
Ordu kopurua: 15 ordu
Matrikula prezioa: 75 euro - EIZIEko bazkideak 50 euro

Hemen duzu ikastaroaren egitaraua.

Ikastaro hau EIZIEk antolatu du EHUko Filologia, Geografi-Historia Fakultatearekin batera (elkarteak CEDROren diru laguntza jaso du horretarako).