Nola kudeatu hiztegiak ordenagailuan: GoldenDict (online)

[EIZIEkideentzat soilik]

Irakaslea: Josu Zabaleta

Noiz: 2020-04-30

Ordua: 17:00 - 18:30

Plataforma: Zoom. Parte hartzaileak gonbidapen mezu bat jasoko du ikastaroa hasi baino lehen

Helburua: GoldenDict hiztegi-sistema erabiltzen ikastea (Windows eta Mac).

Hiztegiak norberaren ordenagailuan kudeatzeko sistema bat da GondenDict, doakoa eta kode irekikoa. Aldi berean bilatzen ditu hitzak, norberaren diskoan nahiz sarean dauden hiztegiak baliaturik. Bai esku artean dugun testutik bertatik, bai testutik kanpo. Talde lanean jarduteko ere egokia da, hiztegiak moldatzeko aukera ere eskaintzen baitu, eta hiztegi berriak sortzekoa ere bai.

Ikastaroaren edukia:

  1. GoldenDict-en instalazioa bukatu*.
  2. GoldenDict nola erabili, bai testuetatik kanpo, bai testuetatik kontsultatuz.
  3. GoldenDict hiztegiak taldean nola erabili (bulego batean, adibidez).
  4. Windosen GoldenDict erabiltzeko makroak nola erabili (bi makro dira, bi tekla-konbinazio).
  5. Hiztegien formatuak: DSL. Sarrerak aldatzeko, osatzeko, zuzentzeko…; hiztegi berriak sortzeko.

* GoldenDict aurrez instalaturik izango dugu (irakasleak helaraziko ditu horretarako argibideak).

Prezioa: Doakoa

Izena emateko epea: 2020ko apirilaren 29a

IZENA EMAN