«Azpititulazioaren oinarriak» ikastaroa (online) - 2020

IZENA EMAN

Irakaslea: Bego Montorio Uribarren

Helburua: Azpititulaziora hurbiltzea. Zer den, nola egin behar den eta horretarako programak aurkeztu eta probatzea.
Ikus beherago ikastaroaren aurkezpena eta egitaraua.

Noiz: 2020ko uztailaren 2tik 17ra.

Non: Online. Bi plataforma erabiliko dira ikastaroa egiteko:

  • Moodle: Hor izango da informazioa eta material guztia. Foroak erabiliko dituzte irakasle-ikasleek elkarrekin komunikatzeko. Ariketak plataforma horretara igo behar dira. Uztailaren 2an zabalduko da plataforma, ikasleak lanean has daitezen. Uztailaren 17ra arte egongo da zabalik.
  • Jitsi: Bideobilerak egiteko erabiliko da. Hiru bilera izango dituzte parte-hartzaileek:
    1. Uztailak 7 (asteartea): 17:00 - 18:00 (60')
    2. Uztailak 8 (asteazkena): 16:30 - 18:00 (90')
    3. Uztailak 14 (asteartea): 17:00 - 18:00 (60')

Prezioa

  • EIZIEko bazkideek: 70,00 €
  • Bazkide ez direnek: 100,00 €
  • Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideek: 85 euro
    (AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, IAPTI, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)

Izena emateko epea: 2020ko ekainaren 16tik ekainaren 23ra, biak barne.

Oharrak:

  • EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • Ekainaren 25ean bidaliko dugu konfirmazio mezu bat, eta matrikula egiteko jarraibideak.

IZENA EMAN 


Programa

Irakasleak ikastaroaren aurkezpen-bideo bat egin du. Ikus hemen.

1. atala: Azpititulazioaren ezaugarriak

Edukiak

  • Azpititulazioa eta ikus-entzunezkoen itzulpen motak
  • Azpitituluen ezaugarriak
    • Edukia
    • Iraupena eta erritmoa
    • Ortotipografia
    • Zenbait itzulpen arazo

Plangintza

  • Sarrera bideoa ikusi
  • Praktikak: bideo azpititulatuen azterketa
  • Bibliografia begiratu
  • Bideobilera (Jitsi, ekainak 7)

2. atala: Azpititulatzeko programak

Edukiak

  • Zeintzuk, zelakoak…
  • Nola erabili

Plangintza

  • Bideobilera: programak aurkeztu (Jitsi, ekainak 8)
  • Programen tutorialak ikusi
  • Praktikak: bideo zati bat azpititulatu

3. atala: Gorrentzako azpititulazioa

Edukiak

  • Testuingurua eta erabilera
  • Berezitasunak

Plangintza

  • Bideobilera: azalpena eta eztabaida (Jitsi, ekainak 14)
  • Praktikak: hitzaldi zati bat azpititulatu

Azken eguneratzea: 2020-06-16