Zuzenketa lantegia- 2011

Norentzat

Askotarikoak izan daitezke hartzaileak: lan nagusia edo parte bat testuak zuzentzea dutenak, inoizka horretan aritzen direnak, edo jarduera horretan interesa duen edonor. Bakoitzak bere neurriko ondorioak aterako ditu lantegitik.

Helburuak

Testuen kalitateaz gogoeta egitea, adibide errealen gainean. Bertatik bertara jasotzea zuzentzaile oso aritu batzuen esperientzia eta ezagupenen berri. Nork bere ariketa egitea eta gainerako kideekin nahiz irakasleekin alderatzea. Zuzenketen kasuistika zabal samar bat osatzea.

Edukia

Testu-zuzenketaren ikuspegi oso bat emango da, modu praktikoan. Batetik, testuen hainbat alderdiri dagozkien aztergaiak ikusiko dira: lexikoa, gramatika, puntuazioa, argitasuna, kohesioa eta koherentzia… Bestetik, esku-hartzearen neurriaz eta zuzenketa-prozeduraz hitz egingo da: ezinbestean aldatu beharrekoak, testua hobetzekoak, idazlearekin itundu beharrekoak… Hainbat klasetako testuak landuko dira: testu-liburuetakoak, administraziokoak, kazetaritzakoak, literaturakoak…

Metodologia

Irakasle bakoitzak testu bat edo bi aurkeztuko ditu, bi modutan: zuzentzekoa, eta berak zuzendutakoa. Egin dituen aldaketen azalpen labur bat ere idatziko du, eta ahal den neurrian zuzenkizunak sailkatu. Material hori jasoko dute partaideek saio bakoitza baino astebete lehenago, aztertzeko eta saiorako galderak prestatzeko. Saioetan, bere zuzenketa-sistema eta aukerak arrazoituko ditu irakasleak, eta kideen zalantzei erantzungo die.

Irakasleak

Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar argitaletxea), Fernando Rey (Nafarroako Gobernua), Manu Arrasate (IZO), Irene Arrarats (Berria), Juan Garzia (ZIO bilduma), Iñigo Roque (EHU)

Noiz

2011ko maiatzaren 5etik ekainaren 9ra, astean behin, ostegun arratsaldeetan.

Ordu kopurua

Guztira, 18 ordu.

Ordutegia

16:30 - 19:45

Eskola egunak

Maiatzak 5: Xabier Mendiguren Elizegi
Maiatzak 12: Fernando Rey
Maiatzak 19: Manu Arrasate
Maiatzak 26: Irene Arrarats
Ekainak 2: Juan Garzia
Ekainak 9: Iñigo Roque

Non

Donostian, IVAPen egoitzan. San Bartolome kalea 28.

Prezioa

Bazkideak: 100 euro
Bazkide ez direnak: 165 euro

Izena emateko epea

2011ko apirilak 15

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2011ko apirilaren 19an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN