«Gaztelania xede» mintegia - 2009

Helburua

Gaztelania lantzea da ikastaro honen helburua. Abiapuntua euskarazko eta gure inguruko erdaretako testuak izango dira (frantsesezkoak eta ingelesezkoak), eta testu horiek gaztelaniara interpretatzean, itzultzean eta zuzentzean sortzen diren arazo nagusiak ikusten saiatuko gara, ariketa praktikoen bidez.

Norentzat

Euskaratik eta gure inguruko erdaretatik gaztelaniara itzuli nahi duten itzultzaile eta zuzentzaile hasi berrientzat nahiz horretan diharduten profesionalentzat.

Programa

1. saioa: Gaztelaniara interpretatzea

Europar Batasuneko esperientzia, gaztelaniara interpretatzean gertatzen diren arazoak, terminologia berezia, baliabideak. Bruselako esperientziari buruzko sarrera eta interpretazio-lanen azterketa praktikoa (interpretazio-kabinak erabilita).

Irakaslea: Jaione Arregi (UPV/EHU, Europar Batasuna)

2. saioa: Ingelesetik eta frantsesetik gaztelaniara itzultzea.

Nazio Batuetako esperientzia. NBEren lan egiteko modua eta antolaketa. Sarrera teorikoa eta testuak lantzeko ariketa praktikoa.

Irakaslea: Ana Morales (UPV/EHU, Nazio Batuak)

3. saioa: Ingelesetik eta euskaratik gaztelaniara itzulitako testuak edo gaztelaniaz sortutako testuak zuzentzea.

Zuzenketa-lanari buruzko ohar orokor batzuk eta testuak zuzentzeko ariketa praktikoa.

Irakaslea: Idoia Santamaría (Elhuyar)

Noiz

2009ko azaroak 27 (ostirala)
2009ko azaroak 28 (larunbata)

Ordutegia

16:00 - 19:00 eta 09:00 - 13:30

Non

EHU - Letren Fakultatea - Gasteiz - 1.47 interpretazio laborategia

Matrikula prezioa

42 euro (bazkideak)

60 euro (besteak)

Oharra: Interpretazioko saiorako, EBn erabilitako benetako hitzaldiak landuko direnez, ikastaroko ikasleak intepretazioan arituak izatea edo, gutxienez, intepretazio-lanaren oinarrizkoak ezagutzea komeni da. Ingelesetik, frantsesetik, italieratik eta portugesetik gaztelaniara aldatutako hitzaldiak landuko dira ikastaroko saio horretan.

Antolatzaileak

EIZIE eta IZO