«Nola erabili corpusak modu eraginkorrago batean?» - 2018

Helburuak eta edukia

Corpusak oso tresna erabilgarriak dira itzultzailearen eguneroko jardunean. Euskaraz lan egiten dugun itzultzaileok corpus asko eta askotarikoak ditugu sarean, eskura eta doan. Baina sarritan ez dugu jakiten corpus horiek eskaintzen dizkiguten baliabide guztiak behar bezala erabiltzen, eta probetxu gutxi ateratzen diegu. Tailer honetan euskarazko corpus nagusiak aurkeztuko ditugu (Ereduzko Prosa Gaur, Egungo Testuen Corpusa, Elhuyar Web Corpusa, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, Zuzenbide Corpusa…), eta bakoitzaren bilaketa-aukerak eta trikimailuak arakatuko ditugu, corpus bakoitzari ahalik eta etekin handiena atera nahian.

[Ikastaro hau bera Donostian egin genuen, 2016an. Ikusi hemen ikastaro haren kronika].

Metodologia

Tailerra praktikoa izango da: egiazko testuetako adibideetan oinarrituko gara, eta adibide horiexekin egingo ditugu bilaketa-probak corpusetan. Komenigarria da, beraz, parte-hartzaileek beren ordenagailua eramatea*, irakasleak pantailan erakusten dituenak nork bere ordenagailuan aldi berean probatu ahal izateko.

*Ezinezkoa zaionak idatz dezala EIZIEren bulegora: eizie@bulegoa.eus.

Irakaslea

Isabel Etxeberria Ramírez

Noiz

2018ko abenduaren 13an eta 14an

Non

Bilbon, Euskararen Etxean

Ordu-kopurua

Guztira, 8 ordu

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

Bazkideak: 90 euro

Ez bazkideak: 130 euro

Izena emateko epea

2018ko azaroaren 21etik 27ra, biak barne

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2018ko azaroaren 29an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN