Euskara-gaztelania literatur itzulpenari buruzko lantegia (2007)

Helburua:

Gaztelaniarako literatur itzulpenari buruzko gogoeta eta praktika egitea. Gure beste hizkuntzara sarritan egin behar izaten dira itzulpenak, baina ez dago horretarako tradizio edo ohitura handirik. Jarduera horretan aurrera egiteko bidea landuko da, arlo horretan bikain aritutako bi itzultzaileren eskutik datorren lantegi honetan.

Norentzat:

Itzulpengintzako ikasleentzat, lanean hasi berrientzat eta, oro har, gai horretan interesa izan dezaketen guztientzat.

Egitaraua:

- Poesiaren itzulpenaz - Gerardo Markuleta
- Narratibaren itzulpenaz - Bego Montorio

Koordinatzailea: Manu Lopez Gaseni

Egunak eta ordutegia:

2007ko maiatzaren 11a (ostirala) – arratsaldez 2007ko maiatzaren 12a (larunbata) – goizez
Non: EHU - Gasteiz
Ordu kopurua: 10
Matrikula prezioa: 30 euro
EIZIEko bazkideak 15 euro
Ikasleak doan

Aurreiskripzioa egiteko azken eguna 2007ko apirilaren 24a izango da.

Ikasle kopurua mugatua da. Beraz, onartua zauden jakinaraztearekin batera, ordainketa egiteko modua azalduko dizugu. EIZIEko bazkideek lehentasuna izango dute.

Ikastaro hau EIZIEk antolatu du EHUko Filologia, Geografi-Historia Fakultatearekin batera (elkarteak "CEDROren": diru laguntza jaso du horretarako).