Marrazkiak itzuli edo testua marraztu? Komikiak euskaratzeko arrasto batzuk - 2017

Programa

Komikia: bederatzigarren artea, literatur genero berezi bat…? Definizioetan luzatu gabe, itzultzaileontzat funtsezkoena den horri begiratuko diogu ikastaro labur honetan: zer itzuli behar da komiki batean?, ba al dute ezaugarri berezirik komikietako testuek?, zer itzulpen estrategia lehenetsi daitezke?

Eztabaida eta itzulpen praktika laburrak uztartuz, galdera horien erantzunak topatzen saiatuko gara.

Helburuak

• Komikien ezaugarri formalei erreparatzea, betiere itzulpenari begira.

• Komikietako testu motak eta horien ezaugarri nagusiak aztertzea.

• Komikiak itzultzerakoan –eta ez bestelako literatur itzulpenetan– kontuan hartu beharreko elementuez ohartzea.

• Komikien itzulpenean trebatzen hastea.

Hizkuntzak

  • Lantegia euskaraz izango da.
  • Ikusiz gero parte hartzaileek ulertzen dutela frantsesa eta portugesa, litekeena da hizkuntza horietako testuren bat ere erabiltzea.

Irakaslea

Bego Montorio

Noiz

2017ko maiatzaren 3an

Non

Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Ordu-kopurua

Guztira, 4 ordu

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

Bazkideak: 45 euro

Ez bazkideak: 65 euro

Izena emateko epea

2017ko apirilaren 6tik 24ra, biak barne

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2017ko apirilaren 25ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN