Testuaren koherentzia eta kohesioa: zenbait baliabide - 2012

Helburua

Prosamolde komunikatiboa bermatzeko irizpideak aztertu eta lantzea.

Edukia

Adibideetan eta ariketa praktikoetan oinarriturik, idatzizko komunikazioaren inguruan gogoeta egin, eta esperimentatuko dugu nola balia ditzakegun hitz ordena eta TEMA-REMA segida esaldi ulergarriak sortu, ideiak harilkatu eta testuak egituratzeko.

Metodologia

Edozein zeregini ekin aurretik, komeni da beharrizan errealen berri zehatza ezagutzea; hala, etekin handiagoa ateratzen diogu esfortzuari. Horregatik, ikastaroa hasi baino lehen, itzulgai bat helaraziko zaie parte-hartzaileei, ikastaroaren abiapuntu egokia izango delakoan.

Irakaslea

Julia Marin Arteaga

Donostiako Irakasle Eskolan eta Psikologia Fakultatean eta Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasi zuen. Hogei bat urte daramatza Idazkuntza teknikak irakasten, Itzulidatz lan-taldearekin. Testu interpretazioa euskaraz gaiaren inguruko tailerrak diseinatu eta ematen ditu, irakasleei, aktoreei eta komunikabideetako profesionalei zuzenduak. Telesail eta antzezlan askotan parte hartu du itzultzaile eta zuzendari laguntzaile gisa: Mephisto (Klaus Mann), Anarkista baten ezusteko heriotza (Dario Fo), Artea (Yasmina Reza), Lapur-zuloa (Stephen Adly Guirgis), Karabas musikala (Golden Appel Quartet), Hor al zaude? (Javier Daulte), Grönholm metodoa (Jordi Galceran), Ilunpetan (Peter Shaffer), Ahuntza edo nor da Silvia (Edward Albee), Presidente andreak (Werner Schwab)…

Noiz

2012ko irailaren 19an, 20an eta 21ean

Non

Donostian, Kirol Etxean

Ordu-kopurua

Guztira, 12 ordu

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

Bazkideak: 120 euro

Ez bazkideak: 180 euro

Izena emateko epea

2012ko irailaren 5a

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2012ko irailaren 7an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN