Testuaren koherentzia eta kohesioa: zenbait baliabide - 2013

Helburua

Prosamolde komunikatiboa bermatzeko irizpideak aztertu eta lantzea.

Edukia

Adibideetan eta ariketa praktikoetan oinarriturik, idatzizko komunikazioaren inguruan gogoeta egin, eta esperimentatuko dugu nola balia ditzakegun hitz ordena eta TEMA-REMA segida esaldi ulergarriak sortu, ideiak harilkatu eta testuak egituratzeko.

Metodologia

Edozein zeregini ekin aurretik, komeni izaten da beharrizan errealen berri zehatza ezagutzea; hala, etekin handiagoa ateratzen diogu esfortzuari. Horregatik, ikastaroa hasi baino lehen, pare bat ariketa helaraziko zaie parte-hartzaileei, ikastaroaren abiapuntu egokia izango delakoan.

Irakaslea

Julia Marin Arteaga

Donostiako Irakasle Eskolan eta Psikologia Fakultatean eta Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasi zuen. Hogei bat urte daramatza Idazkuntza teknikak irakasten, Itzulidatz lan-taldearekin. Testu interpretazioa euskaraz gaiaren inguruko tailerrak diseinatu eta ematen ditu, irakasleei, aktoreei eta komunikabideetako profesionalei zuzenduak. Telesail eta antzezlan askotan parte hartu du itzultzaile eta zuzendari laguntzaile gisa: Mephisto (Klaus Mann), Anarkista baten ezusteko heriotza (Dario Fo), Artea (Yasmina Reza), Lapur-zuloa (Stephen Adly Guirgis), Karabas musikala (Golden Appel Quartet), Hor al zaude? (Javier Daulte), Grönholm metodoa (Jordi Galceran), Ilunpetan (Peter Shaffer), Ahuntza edo nor da Silvia (Edward Albee), Presidente andreak (Werner Schwab)…

Noiz

2013ko ekainaren 14an (ostirala), 20an (osteguna) eta 27an (osteguna). Astean behin, hiru astetan.

Non

Bilbon, Euskararen Etxean (Azkue Fundazioa, Agoitz plaza 1, 48015 Bilbao)

Ordu-kopurua

Guztira, 12 ordu

Ordutegia

15:00 - 19:00

Prezioa

Bazkideak: 120 euro

Ez bazkideak: 180 euro

Izena emateko epea

2013ko maiatzaren 23tik 30era (biak barne)

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2013ko maiatzaren 31n jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN