«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa - 2013

Norentzat

Esan osteko eta aldibereko interpretazioan jardun behar dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat.

Helburuak

  • Interpretazio teknika eta estrategietan trebatzea norabide bietara (gaztelania-euskara-gaztelania).
  • Komunikazio gaitasunak lantzea.

Edukia

  • Esan osteko interpretazio praktikak.
  • Aldibereko interpretazio praktikak, kabinetan.

Irakasleak

  • Jaione Arregi Urizar, EHUko irakaslea eta Europar Batasuneko interpretea
  • Idoia Gillenea Mujika, zinpeko itzultzaile eta interpretea

Noiz

2013ko urriaren 2tik 9ra, 4 saiotan:

Urriaren 2an -asteazkena-: Esan osteko interpretazioa, Jaione Arregi
Urriaren 4an -ostirala-: Esan osteko interpretazioa, Jaione Arregi
Urriaren 7an -astelehena-: Aldibereko interpretazioa, Idoia Gillenea
Urriaren 9an -asteazkena-: Aldibereko interpretazioa, Idoia Gillenea

Non

Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean, 1.48 laborategian

Ordutegia

16:00 - 19:00

Ordu kopurua

Guztira, 12 ordu

Prezioa

Bazkideak: 125,00 €
Bazkide ez direnak: 185,00 €

Izena emateko epea

2013ko irailaren 17tik 24ra, biak barne

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2013ko irailaren 25ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN