«Gaztelania xede V» mintegi praktikoa, 2013

Helburuak

Helburua da euskaratik gaztelaniara itzultzean edo zuzenean gaztelaniaz idaztean egiten ditugun gramatika- eta ortografia-akatsak nabarmentzea, eta estilo- eta erregistro-arazoei erreparatzea, horiek guztiak baitira kontuan hartzekoak gaztelaniaz egoki idazteko. Horien osagarri, gaztelania lantzeko informazio-iturri batzuk (paperean eta sarean) aipatu eta erabiliko ditugu mintegian, eta horien artean, bereziki, RAEren gramatika berria (2009koa) eta ortografia berria (2010ekoa), zenbait aldaketa eragin baitituzte azken lan arauemaile horiek. Halaber, Cervantes institutuak iaz argitaratu zuen El libro del español correcto (Claves para hablar y escribir bien en español) ere izango dugu hizpide.

Edukia

Ortografia-akats nagusiak (puntuazioa, ortografia berriak ekarri dituen zenbait berrikuntza, gutunetan kontuan hartu beharrekoak); lexiko-arazo batzuk (aditz batzuen erabilera gehiegizkoa, kolokazioak, ohitura txarrak, erregistro-arazoak); joskera-akats batzuk (gerundio ustelak, galizismoak, preposizioen erabilera okerra); lokailu eta testu-antolatzaileen erabilera (kohesioa); ordena-arazoak; estiloa eta erregistroa.

Metodologia

Ikasleei testu batzuk bidaliko zaizkie aldez aurretik, eta testu horien itzulpena helarazi beharko dute EIZIEra data jakin baterako. Irakasleak, gero, itzulpen horiek abiapuntu hartuz, mintegian denon artean eztabaidatzeko zuzenkizun eta proposamenak landuko ditu. Oso garrantzitsua da, beraz, ikasleek itzulpenak egitea eta EIZIEra garaiz bidaltzea.

Denbora izanez gero, pare bat ariketa ere egingo ditugu ikastaroan, han-hemen jasotako adibideak (egunkarietako adibideak, gutun elebidunak...) aztertzeko.

Norentzat

Euskaratik gaztelaniara itzuli behar izaten duten itzultzaileentzat eta zuzenean gaztelaniazko testuak sortu behar izaten dituztenentzat.

Irakaslea

Idoia Santamaría

Noiz

2013ko maiatzaren 7an eta 8an

Non

Iruñean, Euskaldunon Biltokian

Ordu-kopurua

Guztira, 8 ordu

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

Bazkideak: 80 euro

Ez bazkideak: 120 euro

Izena emateko epea

2013ko apirilaren 11 arte

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2013ko apirilaren 15ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN