«Gaztelania xede IV» mintegi praktikoa, 2012

Helburuak

Euskaratik gaztelaniara itzultzean edo zuzenean gaztelaniaz idaztean egiten ditugun gramatika- eta ortografia-akatsak nabarmentzea, eta estilo- eta erregistro-arazoei erreparatzea da helburua, horiek guztiak baitira kontuan hartzekoak gaztelaniaz egoki idazteko. Horien osagarri, gaztelania lantzeko informazio-iturri nagusiak (paperean eta sarean) aipatu eta erabiliko ditugu mintegian; besteak beste, RAEk 2009an eta 2010ean argitaratu zituen gramatika eta ortografia berriak, eta Martínez de Sousaren bi argitalpen klasikoen edizio eguneratua: Manual de estilo de la lengua española (MELE 4) eta Ortografía y ortotipografía del español actual.

Edukia

Ortografia-akats nagusiak (puntuazio-kontu batzuk, ortografia berriak ekarri dituen zenbait berrikuntza); lexiko-arazo batzuk (aditz batzuen erabilera gehiegizkoa; modak; kolokazioak); joskera-akats batzuk (gerundio ustelak; galizismo eta anglizismoak), lokailu testu-antolatzaileen erabilera (testuaren kohesioa), paragrafo-banaketa, fokua. Estiloa eta erregistroa.

Metodologia

Ikasleei testu batzuk bidaliko zaizkie aldez aurretik, eta testu horien itzulpena bidali beharko dute EIZIEra data jakin baterako. Irakasleak, gero, itzulpen horiek abiapuntu hartuz, mintegian denon artean eztabaidatzeko zuzenkizun eta proposamenak landuko ditu. Oso garrantzitsua da, beraz, ikasleek itzulpenak egitea eta EIZIEra garaiz bidaltzea.

Norentzat

Euskaratik gaztelaniara itzuli behar izaten duten itzultzaileentzat eta zuzenean gaztelaniazko testuak sortu behar izaten dituztenentzat.

Irakaslea

Idoia Santamaría

Noiz

2012ko uztailaren 3an eta 4an

Non

Bilbon, Euskararen Etxean

Ordu-kopurua

Guztira, 8 ordu

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

Bazkideak: 80 euro

Ez bazkideak: 120 euro

Izena emateko epea

2012ko ekainaren 12a

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2012ko ekainaren 14an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN