«Gaztelania xede III» mintegia, 2011

Helburua

Euskaratik gaztelaniara itzultzean eta gaztelaniazko testuak idaztean eta zuzentzean sortzen diren arazo batzuk ikustea, ariketa praktikoen bidez.

Mintegian landuko ditugun testuak aurrez banatuko dizkiegu ikasleei, haiek beren kasa itzultzeko aukera izan dezaten. Hartara, ikasleek itzulitako testu horien gainean ariko gara ikastaroan, haiek topatutako zailtasunak argitzen saiatzeko eta irtenbiderik egokienak bilatzeko. Beraz, oso garrantzitsua da ikasleek itzulpena aurrez egitea.

Norentzat

Euskaratik gaztelaniara itzultzen duten eta gaztelaniazko testuak idazten eta zuzentzen dituzten itzultzaile eta zuzentzaileentzat.

Irakaslea

Idoia Santamaría

Noiz

2011ko azaroaren 25ean eta 26an

Non

Donostian, Ernest Lluch kultur etxean

Ordu-kopurua

Guztira, 8 ordu

Ordutegia

Azaroak 25, ostirala: 16:00 - 20:00

Azaroak 26, larunbata: 10:00 - 14:00

Prezioa

Bazkideak: 65 euro

Ez bazkideak: 105 euro

Izena emateko epea

2011ko azaroaren 9a

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2011ko azaroaren 14an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN