Esaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gako - 2014
Ikastaro hau bi hiriburutan antolatu dugu: Donostian eta Gasteizen. Izena ematean, aukeratu egin beharko duzu zeinetan parte hartu nahi duzun.
Ordu-kopurua
Guztira, 16 ordu (4 orduko 4 saiotan)
Noiz
-Donostian: 2014ko maiatzaren 28an eta 29an, eta ekainaren 4an eta 5ean -Gasteizen: 2014ko ekainaren 11n, 12an, 18an eta 19an
Non
-Donostian: Kirol Etxean (Amara) -Gasteizen: EHUko Letren Fakultatean
Ordutegia
-Donostian: 16:00 - 20:00
-Gasteizen: 16:00 - 20:00
Irakaslea
Juan Garzia Garmendia
Helburuak
Gramatikak agindu egiten du; halako egitura zuzena da, eta bestea ez. Gramatika hutsarekin, beraz, testugileak ez du aukeramenik. Aukeratu, hala ere, etengabe aukeratu behar du nola adierazi adierazi beharrekoa. Testu osoaren antolaeran bezala, izan ere, egile da testugilea, hots, sortzaile (itzultzean ere berdin). Esaldiaren mailan, bada, informazioaren antolaera da testugileak kudeatu beharrekoa (erabakimenarekin, erantzukizuna), eta esaldian-esaldian erabaki beharreko horretarako irizpideak argitzea eta lantzea da ikastaroaren helburua.
Edukia
Lehenik eta behin, funtzio informatiboak funtzio gramatikaletatik bereiztea da kontua: gramatikaren fabrikak ematen dizkion adreilu gordinekin etxea (esaldia) egoki antolatzea, semantikaren eta pragmatikaren eskakizunen arabera. Adierazi nahian dabilen hori irakurleari argi ematea da testugilearen eginkizuna. Horretarako, hainbat alderdi zaindu behar ditu, eta, bereziki, kohesioari hots, diskurtsoko osagaien arteko loturari dagozkionak: hitzordena, galdegai/mintzagai katea, anaforak, puntuazioa
Metodologia
Azalpen orokor labur batean emango dira aplikazio praktikorako behar diren oinarriak (ez da behar inolako gramatika-jakituria berezirik: hizkuntza menderatzea aski). Horiek garbi utzi ondoren, testu errealen gainean egingo da lana: erabilera okerrak detektatu, irakurketan eragiten dituzten kalteak nabarmendu, zuzendu edo konponbide egokiak saiatu, aukera anitzeko kasuak ikusi eta bakoitzaren abantailak aipatu...
Azalpen teorikoak gogoratzeko eta zabaltzeko materiala aurretik edo arian-arian helaraziko zaie parte-hartzaileei.
Egitaraua
-esaldien arteko mugak -oinarrizko perpaus ordena eta esaldiaren osaera -gramatikaren betebeharrak eta informazio-antolaeraren aukerak -funtzio informatibo edo pragmatikoak -baieztapenezko esaldiak eta bestelakoak -mintzagaiaren rola -anaforen rola -aposizioak -nominalizazioen auzia -bestelako zalantzak
Prezioa
-Bazkideak: 165 euro -Ez bazkideak: 245 euro
Izena emateko epea
2014ko maiatzaren 12tik 19ra (biak barne)
Oharra
-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
-2014ko maiatzaren 21ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.