«Ingelesa-Euskara itzulpen mintegia» - 2013

Norentzat

Ingelesetik euskarara itzultzen trebatu nahi lukeen edonorentzat, edo hizkuntza-konbinazio horretan jardun eta gogoeta eta iritzi-trukea egin nahi lukeen edonorentzat.

Helburuak

Ingelesetik euskararako itzulpenean trebatu. Hizkuntza-konbinazio horretan sortzen diren zenbait arazo landu.

Edukia

Zientzia-dibulgazioko eta kazetaritzako testu batzuk landuko dira.

Metodologia

Mintegia guztiz praktikoa izango da. Ikasleei testu batzuk bidaliko zaizkie aldez aurretik, eta testu horien itzulpena EIZIEra bidali beharko dute, data jakin baterako. Mintegiaren koordinatzaileak, gero, itzulpen horiek abiapuntu hartuz, mintegian denon artean eztabaidatzeko zuzenkizun eta proposamenak landuko ditu. Oso garrantzitsua da, beraz, ikasleek itzulpenak egitea eta EIZIEra garaiz bidaltzea.

Irakaslea

Itziar Otegi

Noiz

2013ko azaroaren 21ean eta 22an

Non

Donostian, Kirol Etxean

Ordu-kopurua

Guztira, 8 ordu

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

Bazkideak: 80 euro

Ez bazkideak: 120 euro

Izena emateko epea

2013ko urriaren 17tik 29ra, biak barne

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2013ko urriaren 31n jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN