Administrazioko testugintzaren lantegia (online eta aurrez aurre) - 2019

IZENA EMAN

Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu dugu, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa, 2018koaren ildo beretik. Zenbait testu aztertuko ditugu, irakasleak zein lantegikideek proposatuak, eta hiztegiari, joskerari eta fraseologiari dagozkion gaiak landuko, ariketa eta azalpen bidez.

Iazko ikasleek ere har dezakete parte lantegi honetan.

Irakaslea

Patxi Petrirena

Elhuyarreko itzultzaile eta zuzentzailea hamabi urteotan. Ikastaro eta mintegiak gidatu ditu administrazioetako hainbat itzultzaile-talderentzat: Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundietan, IZOn, Euskarabidean... Orain eskaintzen dugunaren moduko lantegi bat eman zuen 2018an EIZIErentzat.

Programa

Administrazioko testugintzaren panoramika bat ikusiko da lantegian, testu-multzo adierazgarri bat aukeratuta (irakasleak eta lantegikideek).

Testu horietan oinarrituta, itzulpengintzaren eta idazkuntzaren hainbat alderdi aztertuko ditugu: testuen antolamendua, puntuazioa, fraseología, gramatika, lexikoa eta terminologia... Aurrez aurreko saioetan (3 orduko bi saio), azalpenak emango eta irizpideak alderatuko ditugu, eta material osagarria eskainiko.

Onlineko lanean, testuak bildu eta aztertu, foroen bidez iritziak jaso, eta ariketa batzuk egingo ditugu. Hiru foro izango dira sarean, gaiak antolatuago eramatearren: testu-antolamendua eta puntuazioa, lexikoa eta terminologia, eta gramatika.

Helburuak

  • Administrazioko itzulpenetan eta euskaraz sortutako testuetan dauden zailtasunak aztertzea eta irtenbideak kontrastatzea.
  • Joskerari eta argitasunari dagozkion kontu batzuk ikustea eta zalantzak argitzea.
  • Lexikoaren eta terminologiaren aldetik egin diren aurrerapenak partekatzea, eta bateratu beharrekoak izan litezkeen kontu batzuk ikustea.

Non

  • Aurrez aurreko saioak,
    • Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan
    • Bilbon, Euskararen Etxean.
  • Onlineko saioak, Moodle plataforma baten bitartez (norberak ez du ezer instalatu beharrik izango; pasahitza emango zaio).

Noiz

2019ko ekainaren 13tik 28ra.

Aurrez aurreko saioak:

- Donostian: ekainaren 18an eta 25ean

- Bilbon: ekainaren 19an eta 26an

Ordu-kopurua

Guztira, 12: aurrez aurre 6, eta online beste 6.

Ordutegia

Aurrez aurreko saioetarako, 16:00 - 19:00. Onlineko lanerako, ez dago ordu jakinik.

Prezioa

-EIZIEko bazkideentzat: 120 euro
-Bazkide ez direnentzat: 170 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 150 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)

Izena emateko epea

2019ko maiatzaren 28tik ekainaren 5era, biak barne.

IZENA EMAN

Oharrak

-Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.  Izena emana dutenek ekainaren 7an jasoko dute jakinarazpen-mezu bat.

-Irakaslea harremanetan jarriko da ikasleekin ekainaren 12an, ikasgela birtualerako sarbidea emateko eta 13tik 18ra bitarteko lana antolatzeko.

-Onlineko lanerako aurreikusitako denbora gutxi gorabeherakoa da.