«100 gr zalantza: gramatika-izpiak itzultzaileentzat» (online eta aurrez aurre) - 2022

Helburua

Zein dira itzultzaileok euskaraz maizenik izaten ditugun «100 gramatika-zalantzak», eta zer sartzen da «100 gramo zalantza» dituen zorro batean? Ikerketa batek argitu digu hori dena berriki, eta ondorioen berri ematera gatoz ikastaro honetan.

Ez, noski. Geure lanean ere zalantza sortu izan diguten kontu batzuez eta han-hemen aurkitzen ditugun akats batzuez ariko gara bi irakasleok, aurrez aurreko saio batean eta Moodlen (egiazki 100 bat kontu bildu ditugu, eta, beraz, «orduko 10 zalantzako abiadura» dugu aurreikusia, gutxi gorabehera).

Erantzunak emateko, iturri hauek baliatuko ditugu: Euskararen Gramatika (2021, Euskaltzaindia), Euskara Batuaren Eskuliburua (2018, Euskaltzaindia), Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako (2015, Juan Garzia, EHU), Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (2011, EIMAren estilo-liburuaren atala), Kalko okerrak (2005, EIMAren estilo-liburuaren atala), Zalantzen Txokoa (Euskaltzaindia: Jagonet…), EHUlkuren aholkuak (EHUko Euskara Zerbitzua)…

Aurrez aurreko saiotik landa, Moodle plataforman ariko gara, galdetegien eta foroaren bitartez. Guk aurreikusitakoez gain beste hainbat gai interesgarri sortuko direnez, haiei ere erantzuten saiatuko gara, denborak aukera ematen duen heinean.

Irakasleak

Patxi Petrirena eta Fernando Rey

Non eta noiz

2022ko maiatzaren 3tik 20ra (Moodlen)

  • Aurrez aurreko saio bana:
    • Donostian: maiatzaren 3an, 16:00etatik 19:00etara, Euskaltzaindiaren egoitzan
    • Bilbon: maiatzaren 4an, 16:00etatik 19:00etara, Euskararen Etxean
  • Onlineko saioak, Moodle plataforma baten bitartez (norberak ez du ezer instalatu beharrik izango; pasahitza emango zaio).

Ordu-kopurua

Guztira, 10: aurrez aurre 3, eta online 7

Prezioa

  • EIZIEko bazkideentzat: 100 euro
  • Bazkide ez direnentzat: 135 euro
  • Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 120 euro

Izena emateko epea

2022ko apirilaren 6tik 21era, biak barne.

IZENA EMAN

Oharrak

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.  Izena emana dutenek apirilaren 25ean jasoko dute jakinarazpen-mezu bat.
  • Maiatzaren 2an jarriko gara harremanetan ikasleekin, ikasgela birtualerako sarbidea emateko eta 3tik 20ra bitarteko lana antolatzeko.
  • Onlineko lanerako aurreikusitako denbora gutxi gorabeherakoa da.