Antolaera

Elkartearen aginte gorena Batzar Nagusiak dauka. Bazkide guztiok osatzen dugun Batzar Nagusi hori urtero biltzen da, eta, urteko plangintza eta aurrekontuak onartzeaz gain, Zuzendaritza Batzordea hautatzen da bertan.

Zuzendaritza Batzordea hilabetean behin biltzen da EIZIEren egoitzan, eta Elkartearen jardun nagusien inguruko erabakiak hartzen ditu.

Honako hauek dira batzordekideak 2018an:

Kargudunek ez ezik, honako kide hauek ere osatzen dute Zuzendaritza Batzordea:

Elkartearen funtzionamendua alorretan banatuta dago, eta zuzendaritzako kideek hartzen dute horien ardura:

  • Elkartea eta bazkideak: Mikel Babiano
  • Prestakuntza: Amaia Apalauza
  • Argitalpenak: Garazi Ugalde
  • Lanbidea: Leire Otxotorena
  • Harremanak: Teresa Pradera
  • Komunikazioa: Uxoa Iñurrieta

Bestalde, jardueren araberako arduradunek ere hartzen dute parte Zuzendaritza Batzordean (beste zenbait kidek ere kolaboratzen dute, jardueraren arabera):

Horiez gain, Elkartearen egoitzan bi bulegari aritzen dira: Mila Garmendia eta Arantzazu Royo.

Azken eguneratzea: 2019-03-26