Nor gara?

EIZIEk itzultzaile, interprete eta zuzentzaile profesionalak biltzen ditu, eskarmentu handikoak zein hasi berriak.

Itzulpengintzak batzen gaitu, euskaratik edota euskarara egiten dugun itzulpen, interpretazio zein zuzenketa lanak, edonon bizi garela ere.

Administrazioko itzultzaileak, interpreteak eta testu zuzentzaileak biltzen gara EIZIEn; literatur itzultzaileak, ikus-entzunezkoen itzultzaileak, zinpeko itzultzaileak… bizibidez batzuk, bizioz beste batzuk; beren kasa batzuk, soldatapean beste batzuk…

Zer egiten dugu?

Helburu jakin batzuk lortzeko sortu zen EIZIE 1987. urtean, eta horiexen inguruan lan egiten jarraitzen du:

• itzulpengintzaren informazioa bildu eta zabaldu,
• itzultzaileek itzultzaileentzat sorturiko Senez aldizkaria argitaratu,
• gure aurrekoen lan sarritan eskerga aitortu, berreskuratu eta zabaldu,
• itzultzaileen prestakuntzarako saioak antolatu edo sustatu,
• literatura unibertsalaren ondarea euskarari ekartzeko bilduma bat sortu eta kudeatu,
• profesionalen lan-baldintzei kasu egin,
• itzultzailearen ikusgaitasuna landu
• itzulpengintza sustatu
• itzulpengintzak euskarari egiten dion ekarpenaz jabetzeko saioak antolatu,
• …

Asmo horiek betetzeko xedez, hainbat jarduera antolatzen ditugu urtero: ikastaroak, jardunaldiak… Horrez gain, zenbait argitalpen ere plazaratzen ditugu: SENEZ itzulpen aldizkaria, besteak beste.

Ikus hemen EIZIEren aurkezpenak.

Azken eguneratzea: 2018-12-05