Nor da Nor datu-basearen aurkezpena

Euskal itzulpengintzari buruzko informazioa bildu eta zabaltzeko asmoaren barruan, Nor da Nor Euskal itzulpengintzaren datu-basea sortu du EIZIEk, euskaratik eta euskarara eginiko itzulpengintza, interpretazioa eta zuzenketa kontuan harturik.

ndn1.jpg

2014ko irailaren 16an aurkeztu genuen jendaurrean, Koldo Mitxelena kulturunean. Proiektuaren nondik norakoak –orain artekoak eta aurrera begirakoak– azaldu zizkiguten EIZIEko kide Iñaki Iñurrieta, Karlos del Olmo, Bego Montorio eta Maite Lopetegik, eta, batez ere, datu-basean ibiltzen erakutsi ziguten: zer eskaintzen duen, nola antolaturik dagoen...

Grabaturik dago aurkezpen-ekitaldia osorik, hiru bideotan:




Hemeroteka:

Bego Montoriori elkarrizketa Mezularia irratsaioan (21-27') (2014-09-16)

Bego Montoriori elkarrizketa Hitzen Uberan webgunean (2014-09-22)

NordaNor euskal itzulpengintzaren datu-basea sortu du EIZIEk (Gara, 2014-09-17)

Nace NORdaNOR, un banco de datos sobre traducciones y traductores (El Diario Vasco, 2014-09-17)

NORdaNOR, un banco de datos sobre traducciones y traductores (Salamancako Unibertsitatea, 2014-09-18)