Hizkuntza-baliabideak

Euskalbar eta Hiztegibar

Euskalbar euskarari lotutako web baliabideak modu errazean atzitzea ahalbidetzen duen tresna informatikoa da. Euskalbar Mozilla Firefox web nabigatzailearen gehigarri gisa erabiltzen da (baita Chromen ere).

Euskalbarri esker, hitzak bila daitezke sarean dauden euskarazko hiztegi, corpus eta beste hainbat baliabideetan. Euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara, alemanera, latinera eta japonierara itzul daitezke, bai eta kontrako noranzkoan ere. Web nabigatzailean azaltzen den barra bati esker, euskarazko hiztegi eta baliabideetan bilaketak egiteko bide erosoa sortzen du. Barraren bidez ez ezik, aukeratutako testu baten gainean ere egin daitezke bilaketak, eskuin-klika erabiliz. Bilaketa arruntez gain, bilaketa konbinatuak ere egiten ditu Euskalbarrek, eta hainbat hiztegitatik bildutako bilaketak orrialde bakarrean erakusten.

HiztegiBar, berriz, Chrome nabigatzailearen gehigarria da.

Hiztegiak

Euskaltzaindiaren hizkuntza-baliabideak

Itzulpen-memoriak

IZOren itzulpen-memoria, IZOko eta Eusko Jaurlaritzako itzultzaileen lanaren emaitza, bertako zuzentzaileek gainbegiratuta. Urtero eguneratzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiko gaztelania-euskara itzulpen memoriak. Aldundiko itzulpenen kudeaketarako tresnei lotuta dagoenez, edukiak etengabe eguneratu eta hobetuko dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak landutako itzulpenen datu basea. Itzulpen unitateak jasotzen ditu: jatorrizko esaldia eta bere itzulpena, kodez loturik. Esaldia hizkuntza askotara itzulia baldin bada, hizkuntza guztiak azalduko zaizkio loturik. Etengabe eguneratzen du bere itzulpenen datu basea.

Librezalek bere jardunean sortu dituen itzulpen-memorien bilduma.

Corpusak

Estilo-liburuak

- Ortotipografia (Joxe Ramon Zubimendi)
- Onomastika (Alfontso Mujika, Ane Goenaga, Andres Alberdi)
- Onomastika izen-zerrendak
- Letra larriak erabiltzeko irizpideak (Alfontso Mujika)
- Estandarizatu gabeko solasak nola eman ikasliburuetan (Andres Alberdi)
- Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (Patxi Petrirena)
- Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak (Jose Ramon Etxebarria)
- Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak (Juan Garzia)
- Ahoskera (Andres Alberdi)

Kontsultaguneak

  • Jagonet(Euskaltzaindiaren zerbitzua, euskararen erabilera zuzena eta egokia eragiteko sortua)
  • EHULKU (EHUlku Zerbitzua eta kontsultaguneen zerrenda)
  • Terminologia eta Itzulpenen kontsulta (EHUko Euskara Zerbitzuak argitaratzen dituen liburuak aztertzeko gunea)
  • DUDANET (IVAPen kontsulta-zerbitzua, administrazio- eta lege-arloko hizkuntza-zalantzak argitzeko sortua)
  • HIKEA Hizkuntza Kontsultak Egiteko Aplikazioa (EITB)

Terminologia

Azken eguneratzea: 2019-12-18