Dirulaguntzak eta itzulpen-sariak
Itzulpenetarako dirulaguntzak
Euskal Herrian
2020ko literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak
Etxepare Euskal Institutua
Diruz lagunduko den arloa:
- Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obren laginak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko proposatzea (frantsesera edo ingelesera itzuli).
Etxepare Euskal Institutua
Deskribapena:
Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak ematea.
Literaturan: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura-alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.
Onuradunak:
Pertsona fisikoak edo juridiko pribatuak.
Literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak. Euskarazko literatura-argitalpenak (2020)
Eusko Jaurlaritza
Deskribapena:
Dirulaguntzen helburua da 2020. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea.
Onuradunak:
Argitaletxeak.
Herrialde katalanetan
Institut Ramon Llull
Deskribapena:
Katalanez nahiz okzitanieraz (Arango aldaeran) idatzitako lanak itzultzeko finantzaketa, honako modalitate hauetan: narratiba (helduentzat eta HGL), poesia, antzerkia, eleberri grafikoa eta pentsamendua (ez-fikzioa eta gizarte zientziak).
Onuradunak:
Argitaletxeak, enpresariak diren pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, Espainiakoak edo atzerrikoak.
Portal de subvenciones Institut d'Estudis Baleàrics
Institut d'Estudis Baleàrics
Deskribapena:
2020ko deialdia Balear Uharteetako literatura, pentsamendua, komikia eta ilustrazioa argitaratu eta sustatzeko.
Laguntza edizioari:
- Balear Uharteetan jaio edo bizi diren autoreen lanen itzulpenak argitaratzea, lurraldetik kanpo banatzeko.
Onuradunak:
Jarduera ekonomiekoetan edizioari lotutako epigrafe batekin izena eman duten pertsona juridiko edo fisikoak.
Subvenciones para la traducción literaria
Generalitat Valenciana
Deskribapena:
Argitaletxeek egindako literatura-itzulpen eleaniztunerako dirulaguntzak, eleaniztasuna sustatzeko.
Onuradunak:
Argitalpen-ekoizpena xede soziala duten pertsona juridikoek jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta beste hizkuntza batzuetan idatzitako literatura-lanak valentzierara itzultzeko eta/edo valentzierako literatura-lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko konpromisoa hartzen badute.
Galizian
Subvenciones para el libro gallego
Xunta de Galicia
Deskribapena:
Galizieraz argitaraturiko lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzea.
Onuradunak:
Itzulpengintza eta argitalpenerako dirulaguntzen onuradun izan daitezke editore direla frogatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Espainian
Subvenciones para el fomento de la traducción en lenguas extranjeras
Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
Deskribapena:
Laguntza hauen xedea da Espainiako kultur ondarea osatzen duten obrak atzerrian ezagutaraztea, atzerriko hizkuntza batera itzultzearen kostua finantzatuz.
Onuradunak:
Atzerriko argitaletxeak, publikoak nahiz pribatuak, irabazi asmoa dutenak edo ez dutenak, jatorrizko herrialdeko autonomoen erregimenean izena emandako pertsona juridiko edo fisikoak badira, betiere legezko betekizunak betetzen badituzte.
II Convocatoria de Ayudas AC/E a la traducción de obras literarias españolas 2020
Acción Cultural Española
Deskribapena:
Espainiak 2022ko Frankfurteko Liburu Azokan ohorezko gonbidatu gisa parte hartu zuela eta, Acción Cultural Española-k itzulpengintza sustatzeko laguntza hauek sortu zituen, atzerriko argitaletxeek Espainiako literatura-lanak argitara ditzaten. Itzulpenetarako onartzen diren hizkuntzak alemana, ingelesa, frantsesa, neerlandera eta italiera dira.
Onuradunak:
Soilik atzerriko argitaletxeek eskatu ahalko dituzte.
Subvenciones para la edición de libros
Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
Deskribapena:
Espainiako ondare bibliografikoa aberasten laguntzen duten liburuak gaztelaniaz edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialetan ekoizteko dirulaguntzak, norgehiagoka araubidean, egilearen nazionalitatea edozein dela ere.
Onuradunak:
Jarduera eta xede sozial gisa liburuen argitalpena duten enpresek (pertsona juridikoek eta autonomoek) eskatu ahalko dituzte dirulaguntza horiek.
Frantzian
Subventions pour la traduction en français d'ouvrages étrangers
Centre National du Livre
Deskribapena:
Atzerriko hizkuntzetatik frantseserako itzultzaileentzako bekaren helburua da itzultzaileak, Frantzian edo atzerrian, banakako itzulpen-proiektu batean eskala handian aritzea, argitaratzeko asmoarekin.
Onuraduna:
Itzultzailea.
Portugalen
Camões. Instituto da Cooperação e da Lingua
Deskribapena:
Programa hau portugesez idatzitako lanak —bai Portugaleko autoreenak, bai portugesez hitz egiten den herrialdeetako idazleenak— itzultzeko eta atzerrian argitaratzeko sortu zen.
Onuradunak:
Dirulaguntzak argitaratzaileei ematen zaizkie —itzulpen- eta/edo argitalpen-kostuen zati bat ordainduz—, edo zuzenean itzultzaileei.
Grezian
Frasis Translation Funding Programme for Greek Books
National Book Centre of Greece
Deskribapena:
Frasis Greziako Kultura eta Kirol Ministerioak eta Liburuaren Elkarte Nazionalak (EKEBI) sortutako programa da. Argitalpen greziarren aniztasuna islatzen duten lan nabarmenak atzerrian argitaratzea sustatzen du, kalitate handiko itzulpenetan.
Onuradunak:
Greziatik kanpo egoitza duten argitaletxe profesionalen eskaerak onartzen dira, itzuli beharreko lanaren egile-eskubideak baldin badituzte: argitaletxeak, nazioarteko erakundeak, fundazioak, unibertsitateak eta bestelako erakundeak. Dirulaguntzak itzulpenaren kostuari dagozkio soilik, eta kostu osoa ordaintzen dute (% 100).
Epea:
Batzordeak urtean hiru aldiz baloratuko ditu eskaerak (martxoan, irailan eta abenduan). Batzordearen bileren datak Frasisen webgunean argitaratuko dira. Urte osoan zehar onartuko dira eskaerak.
Argitaratzaileak bi urte ditu, EKEBIrekin kontratua sinatzen duen egunetik, lana argitaratzeko.
Alemanian
Goethe Institut
Deskribapena:
Goethe-Institut-ek autore alemanen lanak argitaratzeko interesa duten atzerriko argitaletxeei laguntza ematen die, atzerriko irakurlegoarentzat alemanez idatzitako zientzia- nahiz dibulgazio-lanak, gaur egungo literatura-lanak eta goi-mailako haur- eta gazte-literatura irisgarri egin ditzaten.
Onuraduna:
Atzerriko argitaletxeak.
Zenbatekoa:
Eskaera onartuz gero, Goethe-Institut-ek itzulpenaren kostuen zati bat ordainduko dio atzerriko argitaletxeari, lana argitaratu ondoren. Ez da inolaz ere itzulpenaren kostuen finantzaketa osoa egingo, ez eta inprimatze- edo erredakzio-gastuen finantzaketa ere.
Epea:
Batzordea urtean lau aldiz biltzen da, egun hauetan:
- Otsaila hasieran: eskaerak abenduaren 1era arte.
- Apirila bukaeran: eskaerak martxoaren 1era arte.
- Uztaila amaieran: eskaerak ekainaren 1era arte.
- Azaro hasieran: eskaerak irailaren 15era arte.
Fikziozkoak ez diren lanetarako eta lan zientifikoetarako eskaerak otsaileko eta uztaileko bileretan bakarrik aztertzen dira.
Europa mailan
Europa Creativa - Traducciones literarias
Europako Batzordea
Deskribapena:
Europa Creativa-k literatura-lanak itzultzeko eta EBko merkatuetan sustatzeko ekimenetan laguntzen du. Helburuak kalitatezko literatura europarra sortzea eta irakurle-kopurua handitzea dira.
Zer laguntzen da diruz?
- Literatur lanen "sorta" bat itzuli eta argitaratzea, programan onartzen diren hizkuntzetatik eta hizkuntzetara.
- Itzulitako "sorta" sustatzea, lanak banatu eta ezagutarazteko teknologia digitalak egoki erabiltzea barne.
Onuradunak:
Argitaletxeek eta editoreek eskatu dezakete dirulaguntza hau; partikularrek, ez.
Errusian
Programme for the support of translation of Russian fiction, poetry and non-fiction
Mikhail Prokhorov Foundation
Deskribapena:
Programak arte liberaletako (historia, filosofia, zientzia politikoak, soziologia, etab.) testu errusiarrak itzultzeko finantzaketa ematen du, baita fikzio klasiko eta garaikideko lanak, poesia eta haurrentzako literatura itzultzeko ere.
Autore errusiar garaikideen lan intelektual, esperimental eta berritzaileei ematen zaie lehentasuna, bai eta literatura klasikoko lanei ere, inoiz itzuli ez badira edo Errusiatik kanpo ezagunak ez badira.
Onuradunak:
Atzerriko argitaletxeak.
Fundación Russkiy Mir
Deskribapena:
Errusiako hizkuntza eta kultura ezagutarazteko proiektuak eta programak garatzeko diru-laguntzak. Horien artean: errusierazko autoreen lanak munduko gainerako hizkuntzetara itzultzeko jarduerak.
Informazio gehiago
Translation and production grants
Literatur Across Frontiers
Argitaletxeei kalitatezko nazioarteko literatura itzulia argitaratzeko aukera ematen dieten dirulaguntzen zerrenda.
Aldus directory of translation grants
Mundu mailako datu-base bat, itzulpen-proiektuak finantzatzeko aukerei buruz informazioa ematen duena herrialdeka. Direktorio honek literatura-lanak itzultzeko finantzaketa ematen duten ekimenei buruzko informazio eguneratua eskaintzen du; besteak beste, obra hautagarriei buruzko xehetasunak, hizkuntzak, finantzaketa mota eta dirulaguntzak eskaintzen dituzten erakundeekin harremanetan jartzeko estekak.
CEATL
CEATL-ek dirulaguntzei eta egonaldiei buruz publikatzen dituen berriak.
Itzulpen-sariak
Deskribapena:
Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka.
Onuradunak:
Itzultzailea.
Zenbatekoa:
1.500 euro.
Vitoria-Gasteiz itzulpen-saria (2020)
Gasteizko Udala
Deskribapena:
Haur eta Gazte Literaturaren alorreko itzulpen-saria.
Onuradunak:
Itzultzailea(k) (Aurreko bi edizioetan saritutako itzultzaileak ezingo dira aurkeztu).
Zenbatekoa:
- Haur literatura (6-12 urte): 9.000 euro.
- Gazte literatura (13-18 urte): 9.000 euro.
Euskadi Literatura Saria 2020: euskarazko literatur itzulpena
Eusko Jaurlaritza
Deskribapena:
2019an lehen aldiz argitaratutako obren —edozein hizkuntzakoak— euskarazko itzulpena saritzeko.
Onuradunak:
Itzultzailea(k).
Zenbatekoa:
Euskadi literatura sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko.
(H)ilbeltza elkartea, Baztango Udala eta Txalaparta
Deskribapena:
Munduko literatura beltza euskaratzeko beka.
Onuradunak:
Itzultzailea.
Zenbatekoa:
6.000 euro.
Etxepare - Laboral Kutxa Itzulpen Saria (2020)
Etxepare Euskal Institutua
Deskribapena:
Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.
Onuradunak:
Itzultzailea eta argitaletxea.
Zenbatekoa:
4.000 euro + 2.000 arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko.
Azken eguneratzea: 2020-11-12