Uda-gau bateko ametsa

2014ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin, William Shakespeareren A Midsummer Night's Dream komediaren euskarazko itzulpen berri bat jarri du sarean EIZIEk; Juan Garziaren bertsioa, hain zuzen.

Garzia UdaGau.jpg

Itzulpen hori oinarri hartuta landu ditugu hainbat jarduera aurtengo udazkenean, eta argitalpen honekin eman zaio buru DSS2016EU erakundeak eta EIZIEk elkarlanean antolaturiko Shakespeareren Ametsa biziarazten programari.

2016an, komedia horren bertsio bat antzeztuko da Kristina Enea parkean, eta, ekintza horri begira, obraren itzulpena partekatzea, gizarteratzea eta, azken batean, aberastea izan du helburu programa horrek.

Shakespeareren hiru Amets ekitaldian aipatu genuenez, euskarazko hirugarren Ametsa dugu hau, aurten itzulia.

Argitalpenari buruz

informazio zehatzagoa, hemen.

Hemen, berriz, Uda-gau bateko ametsa osorik, PDFan.

Hemeroteka

EIZIEk sarean ipini du Shakespeareren Udagau bateko ametsa – (Felix Ibargutxi, El Diario Vasco, 2014/12/03)

Shakespeareren Uda gau bateko ametsa jarri du sarean EIZIEk – (Berria, 2014/12/04)

Sarean da Shakespeareren Uda-gau bateko ametsa – (Iñaki Iñurrieta, 31 eskutik bloga, 2014/12/03)

Shakespeareren Uda gau bateko ametsa sarean irakurgai - 111 akademia, 2014/12/04

Juan Garziaren itzulpena (2014)

Liburuari buruzko informazio gehiago, hemen.