Literatura Unibertsala

LU handian.jpg
Azken eguneratzea: 2019-07-02

Bildumako liburuak

Gaur arte argitaraturiko liburuen zerrenda eta lehen bi aroetako liburuen Katalogoa ditugu kontsultagai.  Eusko Jaurlaritzaren web gunean ere bada bildumako liburuen berri.

Hurrengo argitalpenak:

  • Ingebor Bachmann, Simultan (Itzulpena: Idoia Santamaria Urkaregi)
  • Ngugi wa Thiong'o, Gerra garaiko ametsak (Itzulpena: Olatz Prat Aizpuru)

Itzulpen-lehiaketa

Bildumarako itzulpenak ere lehiaketa publiko bidez hautatzen dira. Horretarako, itzuli nahi diren obren zerrenda bat plazaratzen du Elkarteak, eta itzulpen-lehiaketa antolatzen. Ikus hemen 2019ko lehiaketaren oinarriak eta esleipena.

Urrezko Biblioteka (berrargitalpenak)

Ikusirik Literatura Unibertsala bildumako lehen 100 izenburuak agorturik daudela eta liburu dendetan eskuraezinak direla, liburu horiek berrargitaratzeko plangintza diseinatu zuen EIZIEk 2010. urtean. Abiatzeko, 20 izenburuko sorta hautatu da datozen urteotan berrargitaratzeko, Urrezko Biblioteka bilduman.

Literatura Unibertsala eLiburutegian

Literatur itzulpengintzaren ondarea biltzeko xedez eta bilduman argitaratu diren itzulpenek bizirik jarrai dezaten, horietako zenbait eLiburutegian jarri dira jendearen eskura, Kultura Sailburuordetzarekin lankidetzan.

2017ko otsailaz geroztik, Literatura Unibertsala bildumako 60 liburu eLiburutegia plataforman eskaintzen dira, ePub formatuan, doan eta denbora mugarik gabe deskargatzeko moduan.

Literatura Unibertsalaren Corpusa (LUC)

Corpus paralelo eleaniztuna. Oraingoz, bildumako hamalau itzulpen ditu corpusak oinarri (frantsesa eta ingelesa). EIZIE eta Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako Eleka Ingeniaritza Linguistikoa unitatearen arteko lanaren emaitza da.

Literatura Unibertsala (Batxilergoan)

Bereziki Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleei begira, Literatura Unibertsala. Batxilergoa 2 testu liburua argitaratu zen 2012an.

2016an, berriz, Literatura Unibertsala - Batxilergoa 1 kaleratu zuen Erein argitaletxeak, Batxilergoko lehen urteko hautazko irakasgairako.

Hemeroteka