Makina bidezko itzulpenaren ikertzaile bat, Japonia 2005 sariduna

2005 Urtarrila 13
Makina bidezko itzulpenaren ikertzaile bat, Japonia 2005 sariduna

Japoniako Zientzia eta Teknologia Fundazioak aditzera eman ditu 2005eko saridunak, horien artean Makoto Nagao doktorea, makina bidezko itzulpengintzan eta hizkuntza naturalen prozesamenduan ikertzaile aitzindaria.

Japonia 2005 saria jaso du Nagao jaunak hizkuntza naturalaren prozesamendurako eta makina bidezko itzulpenerako urte luzeetan landu duen ikerketa lanagatik.

Gaur egun Japoniako Informazio eta Komunikazio Teknologiaren Institutuko lehendakari den Nagado doktoreak ikerketa lan handia egina du japonieraren gainean, hizkuntza naturala prozesatzeko sistemen inguruan. Besteak beste, bere ikerketari esker garatu izan da japonieraren eta ingelesaren