Euskal-alemaniar kultur harremanei buruzko I. topaketa

2004 Azaroa 3

Gilen Humboldt Elkartearen asmoa gai horrekin zerikusia duten kontuetan aritu edo ari direnak elkarrekin topatzea eta bakoitzak arlo ezberdinetan egindako lanaren edo esperientzien berri ematea litzateke. Topaketa horren barne Andolin Eguzkitzari omenaldia egin nahiko genioke. Andolinek Grass-en Das Treffen in Telgte/Batzarra Telgten itzuli zuen eta jatorrizkotik eta itzulpenetik hartutako pasarteen irakurketa egitea bururatu zaigu, baina beste ideien bila gabiltza.

Topaketen programa zehaztearren, gaian interesa duten guztiei eskatuko genieke azaroaren 20a baino lehenago jakinaraztea zein ekitaldi edo hitzaldi egingo luketen topaketen barne (izenburua eta 10 lerroko laburpen bat). Erantzun horiek batu ondoren programa zehatz bat egingo genuke.

Topaketa apirilaren amaiera aldera izango da Gasteizko Artium-en han egingo den erakusketa baten hasierarekin batera (Erakusketak Raimund van Well (Duisburg) eta Javier Tudela (Gasteiz) artisten lanak biltzen ditu). Egun horietan Gilen Humboldt elkarteak beste ekitaldi batzuk ere antolatu nahi ditu, baina oraindik ez dira zehaztu.

Garbiñe Iztueta, fipizgog@vc.ehu.es
Ibon Uribarri, fipurzei@vc.ehu.es
Gilen-Humboldt Kultur-Elkartearen Kontseiluko kideak