Igela eta Tranchida argitaletxeen itzulpenak kalean

2004 Urria 22

Igela argitaletxeak Natalia Ginzburgen liburu bat eta Agatha Christiren bi liburu argitaratu berri ditu. Fernando Rey dugu Natalia Ginzburgen Gure etxeko kontuak liburuaren itzultzailea. Agatha Christik idatzitako Orient Expresseko hilketa eta Roger Ackroyden hilketa obren itzultzailea, berriz, Ainhoa Eder Zabala da. Hiru argitalpen berri hauen inguruan Xabier Olarrari , Igela argitaletxeko editore eta itzultaileari, DEIA egunkariak egindako elkarrizketa irakurgai duzu hemen . Beste argitalpen berri bat ere aipatu behar da. Kasu honetan, 1993 urtean Edorta Jimenezek idatzitako Azken fusila nobelaren italierarako itzulpena. Roberta Gozzik itzuli du, eta Milanoko Tranchida argitaletxeak L'ultimo fucile izenburuarekin argitaratu du.