Izenburu gehiago Literatura Unibertsalean

2004 Otsaila 24
Izenburu gehiago Literatura Unibertsalean

Otsailaren 26an aurkeztuko ditugu Donostian Literatura Unibertsaleko bildumaren bi ale gehiago. Bildumaren bigarren aroan, 100 izenburu gainditu eta gero, bederatzi liburu kaleratu dira honez gero.

Ale hauek dira aurkeztekoak:

  • Luigi Pirandello, Sei pertsonaia autore bila (Sei personaggi in cerca d'autore). Bildumaren barruan 108. zenbakia egiten du; itzulpena Josu Zabaletak egin du.
  • Jean-Paul Sartre, Goragalea (La nausée). Bildumaren barruan 109. zenbakia egiten du; itzulpena Monika Etxebarriak egin du.

Aurkezpena otsailaren 26an, eguerdiko 12etan egingo dugu, Donostiako Parte Zaharrean, udal liburutegiaren sotoan, San Jeronimo kalean.