Felix Ugarte Saria

2003 Martxoa 1

Urtero bezala, Euskal Herriko Unibertsitateak «Felix Ugarte Itzulpen Saria»-ren deia egin du. Lanak aurkezteko epea 2003ko maiatzaren 30ean amaituko da.

EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateak urtero antolatzen duen itzulpen-lehiaketaren deialdia ireki da.

Baldintza hauek bete behar dira:

  • Filologia, geografia nahiz historiaz ari diren testuen itzulpen tekniko argitaragabeak izango dira, itzultzaileak berak aukeratuak, osotasuna dutenak, edozein hizkuntzatatik euskaratuak.
  • Gutxienez 10 eta gehienez 30 orri luze.
  • 2003ko maiatzaren 30a baino lehen bidali behar dira, ondoko helbidera:

EHU
Arabako Campuseko Errektoreordetza
Izardui komandantea, 2
1614 postakutxa
01006 Vitoria-Gasteiz

Sari bakar bat emango da 1400 eurokoa, sariaren agiriarekin batera. Saria hutsik laga daiteke.

Informazio gehiago: http://www.vc.ehu.es/tablon/vctvario/msg00314.html