Euskaldunon Egunkaria-ren alde

2003 Otsaila 24

EIZIEko zuzendaritza taldeak aditzera eman nahi die gure bazkide eta bisitari guztiei Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera oso gertakari larria dela euskararentzat eta euskal kulturarentzat, nahi dugula berriro ere ahalbait azkarren atera dadila kalera, eta, batez ere, gure elkartasuna adierazten diegula itxiera horrek kaltetu dituen langileei.