Literatura Unibertsala bildumako bi ale berri kalean

2003 Otsaila 19

EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste bi itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek. Jarraitu berria irakurtzen, xehetasun gehiago jakiteko.

Literatura Unibertsala bildumaren barruan kaleratu berri diren bi aleak dira:

Agota Kristof, Atzo, Eskarne Mujika Gallastegik itzulia (103. zenbakia)
Yasar Kemal, Ararat mendiaren sumina, Fernando Reyk itzulia (104. zenbakia).

Liburuon aurkezpena 2003ko otsailaren 27an egingo da, Iruñeko Biltoki elkartean (Txantrea auzoko Ezkaba plazan), arratseko 19:30etan.