Webguneak itzultzeko teknikak

2003 Otsaila 18

Gai horren inguruan ikastaro birtual bat antolatu du SIC SL enpresak. Itzultzaileontzat gaur egun interesgarri izan daitekeen ikastaroa, modu birtualean egina.

SIC SL enpresak webguneak itzuli eta zuzentzeko tekniken inguruko ikastaroa antolatu du, 2003ko otsailaren 24an hasi eta maiatzaren 23an amaitzekoa. Internet bidez egitekoa da osorik. Guztira 60 orduko ikastaroa da, eta prezioa 330 € dira (400 € otsailaren 17tik aurrera izen emanez gero).