Ehun baino gehiago ere

2003 Otsaila 18

Literatura Unibertsaleko bildumak bere bideari jarraitzen dio. Ehungarren alea gaindituta, bere bigarren aroari heldu dio, osasun betez gainera.

Literatura Unibertsaleko bildumak bere bideari jarraitzen dio. Ehungarren alea Shakespeare-ren Hamlet (Juan Garziak euskaratua) kaleratu ostean, hurrengo bi aleak kalean dira dagoeneko: Bohumil Hrabal-en Zorrotz begiratutako trenak (Ostre sledovane vlaky), Fernando Reyk itzulia, eta Isaac Bashevis Singer-en Zortzi kontakizun (antologia), Koro Navarrok euskaratua. Bi liburuok 2002ko abenduaren 19an aurkeztu genituen Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean.