Literatura Nobel sariak euskaratzeko beka

2003 Otsaila 18

Jokin Zaitegiren izena daraman itzulpen sariketa aldatu egin da aurten: itzulpen beka bihurtu dute. Aurten, Literatur Nobel saria irabazi duen Imre Kertész hungariar idazlearen Sorstalanság eleberria euskaratzeko izango da.

XVI. Jokin Zaitegi Sariketa itzulpen beka bihurtu da, eta aurten Literatur Nobel saria irabazi duen Imre Kertész hungariar idazlearen Sorstalanság eleberria euskaratzeko. Saria 3.500 €-koa da, eta lana alemanierazko bertsiotik abiatuta egin daiteke. Lehiaketan partaide izateko, eleberriaren lehenengo hiru orrialdeak euskaratuta bidali behar dira 2003ko urtarrilaren 17a baino lehenago. Xehetasunak: www.elkarlanean.com/jokinzaitegi/.