Nermin Acar

2003 Otsaila 18

Nermin Acar turkiar itzultzailea auziperatua izan da eleberri bat itzuli izanagatik. Mundu guztiko itzultzaile eta idazle elkarteek bat egin dute Acar-en alde, besteak beste Europako Idazle Elkarteen Federazioak.

Joan den irailean, Istanbuleko epaile batek Nermin Acar turkiar itzultzailea auziperatu zuen, «irakurlearen sexu grina pizten» omen zuen eleberri bat itzuli izanagatik. Nermin Acar andreak turkierara itzuli zuen Serge Bramlyren La terreur dans le boudoir eleberria, Sadeko markesaren bizia aitzakia hartutako idatzitakoa. Epaileak 1.700 euroko isuna jarri zion, baina ez hori bakarrik: aurretik itzulia zuen Lilith eleberriagatik beste horrenbesteko isuna ere jarri dio! Mundu guztiko itzultzaile eta idazle elkarteek bat egin dute Acar-en alde, besteak beste Europako Idazle Elkarteen Federazioak, eta epailearen aurrean ezarritako helegiteak ez badu aurrera egiten, eta azkenean isunak ordaindu behar baditu, elkarte guztien artean diru bilketa egiteko asmoa dago. Elkartasun mezu bat bidali nahi izanez gero, hau da Acar-en lanen argitaldaria Turkian: haligokhan@hotmail.com.