*Senez* berezia sarean

2003 Otsaila 18

Urriaren hasieran CEATLek Donostian egindako batzarra zela eta, Senez aldizkariaren zenbaki berezia kaleratu dugu.

Ale berezi horren helburua da euskal itzulpengintzaren egoera jasotzea: lehendik gure aldizkarian argitaratutako artikuluen antologia bat, frantsesez eta ingelesez itzulita. Baita ere, kalean da (ez da sarean egongo, baina), ohorezko bazkide izendatu berrien lanen antologia.