Espainiako Itzulpen Sari Nazionala

2003 Otsaila 18

EIZIEko lehendakariak Espainiako Gobernuko arduradunekin izandako elkarrizketen ondorioz, hemendik aurrera Itzulpen Sari Nazionala erabakitzerakoan euskarazko lanak kontuan hartuak izango dira.

hemendik aurrera Itzulpen Sari Nazionala epaimahaiak aztertuko dituen proposamen guztiek arrazoibidezko txosten bat izan beharko dute. Horrela, beharbada, euskal itzulpenek aukera gehixeago izango dute saria inoiz irabazteko. Aurreko urteetan, euskal ordezkariek istilua franko izan dute epaimahai horretan, euskaraz ez zekiten gainerako epaimahaikide guztiek ez baitzuten euskarazko itzulpenik gogoan ere hartzen.