Wordfast, ordainpekoa bai ala ez?

2003 Urtarrila 23

Memoriako tresna ordainpekoa izango zela iragarri zuen Yves Champollion egileak. Alabaina, ordu arte bazkide izandako Logos taldeak adierazi du bere aldetik doan banatzen jarraitzeko asmoa duela, eta aurki kode irekiko programa bihurtuko duela. Oraingoz, Logos-ek doan banatzen duen bertsioa Champollionekiko harremana eten arteko azkena da.

Urriaren 18tik aurrera, Wordfast itzulpen memoriako tresna ordainpekoa izango zela iragarri zuen Yves Champollion egileak. Alabaina, ordu arte bazkide izandako Logos taldeak adierazi du bere aldetik doan banatzen jarraitzeko asmoa duela, eta aurki kode irekiko programa bihurtuko duela. Oraingoz, Logos-ek doan banatzen duen bertsioa Champollionekiko harremana eten arteko azkena da; geroztik, ez dute berritu, ordainpeko bertsioa berritu den bezala.